Sororitate hariak

«Sororitate hariak» dokumentalak «Matazak indarkeria sexistaren aurka» proiektua osatzen duten emakumeen historiak kontatzen ditu. Proiektu horrek indarkeria sexista salatu nahi du ekintza kolektiboaren bidez. Denen artean ehotzen ari garen pieza artistikoa da ekintza kolektibo horren irudia.
Begizta kolektibo handia da, eraikitzen ari dena. 6 kilometrotik gora ditu dagoeneko eta Asturiasen, Madrilen, Toledon, Valentzian, Alacanten, Nafarroan, Lisboan, Tunisian, Suedian, Danimarkan eta Norvegian barrena ibili da, eta bidaiatzen jarraituko du beste hainbat tokitan zehar. Dokumentalak Gipuzkoako Astigarragako Harituz elkarteak bultzatutako Matazak proiektuaren jatorria kontatzen du eta sare sozialek eta borroka kolektiboak duten indarra erakusten du. Urtebetean zehar garatzen da, eta protagonisten eskutik azaltzen ditu Matazak proiektuaren bizitza osatzen dutenen topaketak, historiak, ekintzak eta helburuak. Parte hartzaileei ahotsa eman nahi die, emakume eta gizarteko sektore gehiagorengana iristeko. Proiektu honetan ehuntzearen bidez elkartu dira askotariko emakumeak, ehule borrokalari bihurtu dira, eta indarkeria sexistari aurre egiten diote sororitatetik. Sinbolizatzeko espazioa da mataza, eta bertan hutsune bat da zati bakoitza, indarkeria sexistak usurpatutako bizitza bat.

Zaragozako Zinema eta Giza Eskubideen Zinemaldia irabazi zuen 2022an

Bigarren gelditu zen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian 2019an